Metodologia

 

Asteburu bakoitza atal teoriko eta praktiko batez osatzen da. Atal teoriko gehiena Karmelo Bizkarra Doktoreak eta Zuhaizpe Osasun Guneko bere taldeak emango du eta, modulu bakoitzean landuko den gaian aditua den profesional bati gonbita egingo zaio, ikuspuntu osagarria emateko. Moduluan gai bat planteatuko da ezagutzeko eta norbere hausnarketarako eta atal praktikoak moduluko gaiarekin zerikusia izango du.

 

Modulu bakoitza amaitzean emandako materiaren inguruko galdera sorta bat bidaliko da, hauek erantzun eta entregatu beharko dira hurrengo modulua ematen hasi aurretik. Honetaz gain, modulu bakoitzean gehien osatu denaren edota garrantzitsuena izan denaren inguruko ikasle bakoitzak egindako hausnarketa eskatuko da.

 

Moduluak gainditzeko, halaber, nahitaezko bibliografia irakurtzea eta liburu bakoitzak norberari eman dionaren inguruko hausnarketa labur bat egin behar dira. Hausnarketa hau ikasturte amaieran entregatu daiteke.

 

Lehen urtea amaitzeko Nafarroako Aritzaletan dagoen Zuhaizpe Osasun Gunean osasun programa astea betetzea beharrezkoa da.

 

Bigarren urtearen amaieran ikastaroaren amaiera lana aurkeztu behar da, Zuhaizpe Osasun Guneko profesionalek eta trebakuntzako zenbait irakaslek osatutako epaimahaiak ebaluatuko duena.