Irakasleak

 

Karmelo Bizkarra Maiztegi Dk.

Medikuntza eta Kirurgian Lizentziaduna EHUn (1979). Medikuntza Higienistan, Homeoespagirikan, Antroposofikan eta Psikosomatikoan eta Nutrizio eta Osasun-Hezkuntzan aditua. Personterapia Bioenergetikoan Masterra Madrileko Anthos Institutuan, Luis Pelayo Jaunak zuzendua. Gaur egun zenbait unibertsitatetan irakaslea da, hainbat liburu idatzi du eta Zuhaizpe Osasun Guneko Zuzendari Medikua da.

 

Amalia Castro Menéndez.

Psikologoa (1716-GI Elkargokide zenbakia) eta FEAP Psikoterapeuta. Zuzenbidean Lizentziaduna Santiago de Compostelako Unibertsitatean, 1995. Personterapia Bioenergetikoan Masterra Madrileko Anthos Institutuan, Luis Pelayo Jaunak zuzendua. Gestalt Terapian EMTGn eta Bert Hellingeren kolaboratzaile zuzenekin Konstelazio Familiarretan trebatua.

 

Fidel Delgado Mateo.

Psikologo Klinikoa izan da eta munduari buruzko ikuspegi bitxia eman dio hamarkada askotan jende askoren heriotzan ondoan egon izanak. Bere lankideentzat ospitaleetan hitzaldiak ematen ditu, jolas, jostailu, eta batez ere, umore andanak ulermenaren bidea asko errazten duela frogatu du.

 

Amparo González Sánchez.

Erizain-laguntzailea da. Pressel Masaje Antroposofikoan, Arteterapia Antroposofikoan, Biografian, Pedagogia Osatzailean, Kirofonetikan eta erizaintza antroposofiko zaintzan espezializatua. Erizain-laguntzaile jardun du lanean osasun publikoan eta gaur egun Pressel Masaje-emaile eta Arteterapeuta da Zuhaizpe Osasun Gunean.

 

Juanjo Martínez Rodríguez Dk.

Medikuntza eta Kirurgian Lizentziaduna Valladolideko Unibertsitatean. Kirurgia Orokor eta Digestio-Aparatuan espezializatua. Medikuntzan Doktorea EHUn. Gaur egun Quirón-Donostia Ospitaleko Kirurgia Orokor eta Digestio-Aparatuko Zerbitzuko burua eta Obesitate Unitate Integraleko Koordinatzailea da. 20 Biltzar eta bilera zientifiko baino gehiagotan hizlari, era berean, biltzar asko antolatu du.

 

Ana López Barrasa Dk.

Medikuntzan lizentziaduna eta Enpresa Medikuntzan espezializatua Madrileko Complutense Unibertsitatean. Madrileko La Paz Ospitalean Familia eta Komunitate Medikuntza Egoiliarra izan zen. Arlesheim (Suitza) trebatutako mediku antroposofoa eta Roland Sananes Doktorearekin Medikuntza Homeopatikoko ikasketak Bartzelonan. Gaur egun Weledan mediku kolaboratzailea da (1996 urtetik).

 

Julio Arroyo García Abad.

Nekazaritza Biodinamikoan Aholkulari eta Trebatzailea, abeltzaintza eta nekazaritza biodinamikoan 30 urte baino gehiagoko eskarmentua du. Espainiako Nekazaritza Biodinamikoko Elkartearen Idazkaria.

 

Olga Cuevas Fernández.

Biokimikan doktorea, elikadura eta osasun naturalean espezialista. Zenbait masterretan irakaslea da eta biltzar eta hitzaldietan hizlari. El equilibrio a través de la alimentación liburuaren egilea da eta Tratamientos naturales al alcance de todos liburuaren egilekidea. Azken 11 urteotan Bartzelonako Sanitaria Roger de Llúria Lanbide-Heziketa Ikastetxeko Zuzendaria izan da.

 

Sagrario de la Peña de la Plaza.

Erizaintzan Unibertsitate Diplomatura da, Euskal Herriko Unibertsitatean (Donostia). Erizaintza Antroposofikoan graduondoko oinarrizko ikastaro bat egin du (200 ordu) eta Medikuntza Antroposofikoko trebakuntzaren lehen urtea (84 ordu). 2011 urtetik gaur egunera arte Cercedillako (Madril) Osasun Etxean Larrialdi zerbitzuan lan egiten du.

 

Gustavo Bertolotto Vallés.

Psikologia Industrialaren aplikazioetan espezializatutako ekonomista. “Instituto Potencial Humano”ren fundatzailea (1980) eta Espainian PNLren ikasketak sartu zituena. AEPNLren Bazkide-Fundatzailea, Desarrollo Personal con PNL liburuaren egilea, eta Coaching Hoy. Teoría General del Coaching liburuaren egilekidea. Gaur egun PNL eta edozein motatako erakundeei zuzendutako Coachinga eta Coaching pertsonalaren trebakuntzan dihardu.

 

Juan Carlos Durán Dk.

Mediku graduatua UBAn (Argentina). Kirurgia kardiako eta baskularrean espezialista El Salbadorreko Unibertsitate Nazionalean. Gaur egun angiologia eta kirurgia baskularreko albokoa da Las Palmas Kanaria Handiko Uharteko Hospitalean. Medikuntza Osatzailearen Unitateko Zuzendaria Las Palmas Kanaria Handiko San Roque Ospitaleetan. Terapia Osatzailearen Zuzendaria.

 

Juan Camilo Botero Gómez Dk.

Onkologoa eta medikuntza antroposofikoan aditua. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna Caldaseko Unibertsitatean (Kolonbia) 1982an. Familia medikua izan zen 16 urtetan, bere jarduera klinikoa zabaldu zuen trebakuntza honekin: homeopatia (1984), Pekingo Akupuntura Eskola (1985), medikuntza ortomolekularra, homotoxikologia, terapia neurala eta medikuntza bioenergetikoa. Era berean irakaslea da Madrileko Instituto para la formación en Medicina y Terapias Antroposóficas’en (IFMA).

 

Javier Aizpiri Díaz Dk.

Gaur egun Burmuin Institutuko Zuzendari Medikua da. Medikuntza eta Kirurgian Lizentziaduna. Neurologia eta Psikiatrian espezializatutako medikua, Zahartzearen Aurkako Medikuntzan Masterrean irakasle dihardu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1993. urtetik Medikuntza Orokorreko Baltzuan eta GSKFn Buru-Osasunaren inguruko iaiotasunen Ikastaroen Trebatzaile etengabea, Espainian 10.000 mediku orokor baino gehiago trebatu ditu. Ikastaro eta mintegiak eman izan ditu eta ematen ditu.

 

Ramón Lacruz Rubio.

Telekomunikazioak ikasi zuen Bartzelonako La Sallen, Marketingen Masterra eta ESADEko Salmenta Zuzendaria. Life Coaching Olacoach Nazioarteko Institutuan, Coaching Exekutiboa Coachvillen. Gaur egun Coach exekutiboa da, estrategian aholkularia eta talentu korporatiboaren kudeaketan aditua, non antolaketa aldaketa ereduan aldaketak egin dituen, era berean coachin pertsonala eta erakundeetan talde-coahinga egin du.

 

Silvia Ángel Cuesta.

Psikologian Lizentziaduna Universidad Autónoma de Barcelona'n (UAB). Psikosomatikan Masterra. Psikoterapeuta antroposofikoa. Biografia eta Psikoonkologian eskarmentua.

 

Andoni Alonso Ispizua Dk.

Medikuntzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Bizi-Osasunean eta Medikuntza Osatzailean Trebakuntza egin zuen UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuan (2016-18). Era berean, musikoterapian eta psikodrama sinbolikoan ikasketak egin zituen. Egun, Zuhaizpe Bizi-Osasun Zentruko (Arizaleta, Nafarroa) mediku-taldearen kidea da.

 

Ana María Sánchez Beltrán Dk.

Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean (2015) eta Lanaren Medikuntzan aditua unibertsitate berean (2009). Nutrizioan eta homeopatian trebatua, eta  Bizi-Osasunean eta Medikuntza Osatzailean Trebakuntza egin zuen UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuan (2016-18) Egun, Zuhaizpe Bizi-Osasun Zentruko (Arizaleta, Nafarroa) mediku-taldearen kidea da.