Helburuak

Bizi-Osasunean eta Medikuntza Osatzailean espezializatutako trebakuntza hau amaitzean, ikasleak formakuntza honen bidez bere prestakuntza osatzea lortuko du UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak eta Zuhaizpe Osasun Guneak bermatutako kalitate handiko trebakuntza programa bat jarraitu duenaren ziurtasunaz.

Bizi-Osasunean eta Medikuntza Osatzailean Trebakuntza gainditu ondoren ikasleei ematen zaien aukeren artean eta erakutsitako lan eta merituak kontuan hartuta, Bizi-Osasun eta Medikuntza Osatzailea osatzen duen profesional sareko kide izatea dago, Zuhaizpe Osasun Gunetik datozen pazienteak artatzeko aukera, edota erakunde horretan bertan lan egiteko aukeratze-prozesuan parte hartzeko aukera.