Sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa:
elikadura eta osasuna  

 

 Matrikula

Hasiera •• Inicio
castellano

Sukaldaritza makrobiotikoa Geogrge Ohsawa filosofo japoniarrak garatu zuen 1920 urte inguruan. Bere oinarrian dio era sinple eta osasuntsuan jaten badugu naturarekin eta bere etengabeko aldaketekin harmonian bizi daitekeela.

Helburuak:
 > Norbere beharren arabera elikagaiak nahasten ikasi.
 > Sukaldatzeko era tradizionala berreskuratu.
 > Elikagai berriak ezagutu: Algak, bihi osoko laboreak, etab.
 > Proteina begetalak egoki erabiltzea

Iraupena: 18 ordu.  Ikastaroaren hasiera-eguna: urriak 5
Parte-hartzaile kopurua: gehienez 20 / gutxinenez 15
Matrikula: irailaren 28ra arte.
Matrikularen ordainagiria emailez bidali behar da helbide honetara: csoriano@bergara.uned.es
Prezioa: 130 €
Ikastaroa hasita baja emanez gero, ez da diru-itzulketarik egingo, berdin da zein izan den baja ematearen arrazoia.

Irakaslea: Gorka Gereρo Yeregui (info + )

Atal teorikoa:
6 ordu, ondorengo ostegunetan: urriak 5 eta 19. Ordutegia: 17:30etik 20:30era arte
Atal teorikoan Makrobiotikaren hastapenak zeintzuk diren eta eguneroko bizitzan duten erabilpena ikasiko da. Osasuntsuagoa den elikadurak ingurumena errespetatzen du.

Atal praktikoa: 12 ordu,  17:30etik 20:30era arte,  ondorengo ostegun hauetan:
 > urriak 26
 > azaroak 9
 > azaroak 16
 > azaroak 23

Atal praktikoan plater dibertigarriak, askotarikoak eta gozoak prestatuko ditugu; hauek, lurrak ematen dizkigun produktuekin, gure osasuna orekan mantentzen laguntzen dute. Oraingoan udaberri-uda garaiko produktuak erabiliko digutugu.
Atal praktikoa herriko elkarte gastronomiko batean emango da. Ikasleek beraien mantala eraman behar dute.


 ˃ matrikula ˂

UNED Bergara
Tel: 943 76 90 33  ••  Fax: 943 76 27 21  ••  info@bergara.uned.es